« Back
Bost liburu gehiago Klasikoen Gordailuan
2006-01-09 ¦ .
Oraingoan XVII mendeko lanak sareratu ditu atariak
Armiarma.com atarian kontsulta daitekeen Klasikoen Gordailuak bost liburu gaineratu dizkio bere bildumari:Etxeberri Ziburukoaren Manual debozionezkoa, Argaiñaratzen Deboten brebiarioa, Gazteluzarren Egia katholikak, Haranbururen Debozino eskuarra, eta Harizmendiren Ama birjinaren ofizioa. Bostak XVII. mendean idatzirikoak dira. Horiez gain, kronologikoki hain zaharrak izan gabe ere, antzinako euskal ondarearen beste erakusgarri bi sareratu dituzte: Baraziarten Meditazione tipiak eta Intxausperen Maria birjinaren hilabetia.
