« Volver a la noticias

Fernando Reyk eta Monika Etxeberriak irabazi dute Jokin Zaitegi lehiaketa

30-01-2007  ¦  .

Horren arabera, 2006ko Literatura Nobel saridun Orham Pamuk-en Kar nobela itzuliko dute

Fernando Rey eta Monika Etxeberria gailendu dira Jokin Zaitegi lehiaketaren azken deialdian. Urtero antolatzen du Elkarlanean Fundazioak sariketa, eta irabazleek deialdia egiten den urteko Literatura Nobel saridunaren lan bat euskarara itzuli behar dute. Oraingoan, Orham Pamuk-en Kar (Elurra) nobela euskaratzea egokitu zaie Rey eta Etxeberriari. Kutxak eskainitako 9.000 euroko saria jasoko dute Reyk eta Etxeberriak, eta laguntza horrekin jardungo dute hemendik udazken hasiera bitartean. Liburua 2007ko Durangoko Azokarako prest edukitzea da helburua.

Argazkia: El Pais©