« Volver a la noticias

Frederic Mayol izango da Hugoenea etxea erabiliko duen lehen idazlea

27-07-2009  ¦  .

Katalana da, eta bere hirugarren eleberria (El lladre de paraules) amaitzekotan da

Eremu urriko idazleen sorkuntzarako sorturiko aterpea da Hugoenea, Idazlearen Etxea, eta lehen sortzailea jasoko du uda honetan: Frederic Mayol. Idazle katalan honek 2006an bere lehen eleberria argitaratu zuen, L'aniversari robat. Azaro honetan argitaratuko du bigarrena, Selva de Tenebres. Pasaiara, bere hirugarren eleberria izango dena bukatzera dator, El lladre de paraules.