« Volver a la noticias

“Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra” jaialdian 50 poetatik gora parte hartuko dute

18-05-2012  ¦  .

Ekitaldia ekainaren 7tik 10a bitartean izango da Donostian, Bilbon, eta Gasteizen

“Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra” jaialdiaren barruan 50 poetatik gora elkarbizitzaz, askatasunaz eta indarkeriaren gaitzezpenaren inguruan arituko dira. Irak, Pakistan, Kolonbia, Mexiko, Turkia, Kamerun, Vietnam eta beste hainbat herrialdetako poetek gatazkak gaindizeko moduez eta giza eskubideen gainean gogoeta egingo dute ekainaren 7an eta 8an Donostian eta Gasteizen, eta ekainaren 9an eta 10ean Bilbon izango diren ekitaldietan. Euskal egileen izenean Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Miren Agur Meabe eta Gerardo Markuleta arituko dira, besteak beste. Bestetik, “Askoren izenean. Pido la paz y la palabra” jaialdian parte hartuko duten nazioarteko poeten artean daude Douglas Dunn (Eskozia), Anne Crowe (Ingalaterra), Jack Hirschmann (Amerikako Estatu Batuak), Pia Tafdrup (Danimarka), Karen Connelly (Kanada), Lello Voce (Italia), Nguyen Quang Thieu (Vietnam),Werewere Liking (Kamerun), Ataol Behramoglu (Turkia), Zakaria Mohammed (Palestina), Saadi Yousef (Irak), Chiranan Pitpreecha (Tailandia), Natalia Toledo (Mexiko), Gabriel Jaime Franco (Kolonbia), Alvaro Miranda (Kolonbia), Cristina Peri Rossi (Uruguai), Antonio Tello (Argentina) eta Rafael Cadenas (Venezuela).