SARRIONANDIA, Joseba

"1983koa da Narrazioak arrakastatsua, Joseba Sarrionandiaren lehenengo ipuin liburua. Irudi eta metafora iradokitzailez beteriko prosa poetikoan, fantasiarako eta iraganeko legendetarako zaletasuna erakusten du idazleak. Hor kausitzen ditu irakurleak, sirenak eta marinel zaharrak (Coleridge edo Melvillerekiko lilura azpimarratzen dutenak), ziklo Arturikoari gorazarre egiten dioten pertsonaiak: Ginebra, Galahad... geltoki bakartiak, eta literaturari buruzko hausnarketa, hots, metaliteratura. Narrazioak-eko marinel zahar horietako bat aurkituko du irakurleak antologia honetan, eta baita Han izanik hona naiz (1992) eta Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk (1995) liburuetatik hartutako narrazio oso laburrak. Azken hauetan, Sarrionandiaren lanaren ezaugarri den hibridotasuna antzematen da, generoen muga hertsiak apurtzeko desira. Tradizio literariotik zein ahozkotik jasotako istorioei buelta emanez, umore beltz eta ironiarekin jolastuz, A. Monterroso eta besteren testu hiperlaburrak oroitarazten dizkiguten narrazioak eskaintzen dizkigu idazleak."
(Olaziregi, M.J., "Hitzaurrea", in Mende berrirako ipuinak. Antología, Erein, 2004)

Idazleari buruzko informazio gehiago:
- Idazlearen obra itzuliak ikusteko, zoaz Euskaratik itzulitako liburuen zerrendara, webgune honetan bertan.
- Euskal Idazleen Elkartearen web orria: EIE.
- "Armiarma"-ren Literaturaren zubitegia.
- Sarrionandiaren hainbat poema irakur daitezke euskal poesiaren atarian, baita Susa argitaletxearen web orrian ere.
© Akordatzen: Txalaparta
© Kolosala izango da: Txalaparta
