« Itzuli albistegira

XIX. mendeko bost lan gehiago Klasikoen Gordailuan

2006-04-24  ¦  .

Juan Inazio Iztuetaren eta J. Martin Hiribarrenen lanak sareratu ditu oraingoan Susak

Klasikoen Gordailuak bost idazlan gaineratu dizkio bere bildumari. Testu horiek ditugu Juan Inazio Iztuetaren Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira (1824), eta J. Martin Hiribarren Eskaraz egia (1858) –euskal irakurleari lehen aldiz Konfuzio, Buda, Brahma, Zoroastro, Isis eta Osiris bezalako pertsonaien berri eskaini zien lana-, Napoleon Lehena (1856) poema luzea –Bonaparte Printzeari oparitua izan zen-, Iruñeko bestak 1845 (1845) bertso bilduma, zein apaizak soldadutzara behartzen zituen legearen kontra idatziriko Aphezak soldado (1890).