Iban Zalduaren Itzalak lana italierara, alemanerara, gaztelaniara eta frantsesera itzultzen arituko dira lau itzultzaile hiru egunez
2007-09-08 ¦ .
EIZIE-k antolaturiko “Idazlea itzultzaileen lantegian” egitasmoari jarraituz egingo dute hori
Euskal Itzultzaileen Zuzentzaileen eta Interpreteen Elkarteak literatur itzulpengintza sustatzea xede duen “Idazlea itzultzaileen lantegian” jardunaldiak antolatu ditu. Irailaren 10etik 13ra bitartean izango da aipatu lantegia, Durangoko Ibaizabal ikastolan. Hiru egunez lau itzultzaile Iban Zalduaren Itzalak lana beste horrenbeste hizkuntzetara itzuliko dute. Lantegian ondoko itzultzaileek parte hartuko dute: Roberta Gozzik (italiera), Christiane Bendelek (alemana), Angel Errok (gaztelania) eta Fermin Arkotxak (frantsesa). Behin lantegia amaituta, esperientziaren berri emateko mahai-ingurua eta irakurketa saioa (bost hizkuntzatan) eskainiko dituzte. Irailaren 13an izango da hori, Durangoko Landako gunean, arratsaldeko 7etatik aurrera.
Argazkia: erein.com©
