Zortzi liburu gehiago Klasikoen Gordailuan
2005-12-12 ¦ .
Armiarma.com atarian daude ikusgai lanak
Klasikoen Gordailuak zortzi argitalpen gaineratu dizkio bere bildumari. Obra horiek ditugu: Pedro Astarloaren Urteko domeka gustijetarako berbaldiak (1818), Jose Kruz Etxeberriaren Ongi bizitzeko (1824), Jean Pierre Duvoisinen Liburu ederra (1856), Jose Ignazio Aranaren San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua (1872), Andres Iturzaetaren Asteteren ikasbide kristinaukorraren azalduera laburrak (1899), Kandido Basaberen Andra-Mariaren ezkutua (1914), Federiko Belaustegigoitiaren Andoni Deunaren bizitza (1919) eta Polikarpo Iraizozen Yesu Kristo gure Yaunaren bizia (1934). Susa argitaletxeak abian jarritako egitasmo honek, sarearen bitartez, euskal literaturaren klasikoak denon eskura jartzea du xede.
