« Itzuli albistegira

SPrako tranbia nobelan oinarrituriko filma estreinatu du Aitzol Aramaiok

2008-05-02  ¦  .

Un poco de chocolate izenburua darama lanak

Unai Elorriagaren SPrako tranbia nobelan oinarrituriko filma, Un poco de chocolate, estreinatu du Aitzol Aramaio zinemagileak, Malagako Zinema jaialdian. Apirilaren 30etik, zinema aretoetan ikusgai dago lana. Un poco de chocolate filmean hainbat euskal aktorek parte hartu dute: Barbara Goenagak, Ainere Tolosak, Mañu Elizondok, Mikel Laskurainek, Santi Ugaldek eta Ramon Bareak besteak beste. Bingen Mendizabalek sortu du filmeko musika.

Argazkia: elkarlanean.com©