« Itzuli albistegira

Euskal Filologia Fakultateak Euskal Literatura Unibertsitatean jardunaldiak jasoko ditu

2006-10-30  ¦  .

Azarotik abendua bitartean, Iban Zalduak, Juan Kruz Igerabidek eta Bernardo Atxagak hitzaldi bana eskainiko dute

Hirugarren urtez jarraian, Euskal Filologia Fakultateak Euskal Literatura Unibertsitatean jardunaldiak jasoko ditu. Horien barruan, azaroaren 9an Iban Zalduak Nire dobleekin solasean hitzaldia eskainiko du. Azaroaren 21ean, berriz, Bularretik mintzora. Ahozkotasuna eta poesia izango ditu hizpide Juan Kruz Igerabidek. Amaitzeko, abenduaren 13an Bernado Atxagaren Zebrak eta heriotza (Poesiaz) hitzaldia jasoko du fakultateko Areto Nagusiak, 15:00etatik aurrera. Gainerako saioak 111. eta 112. geletan izango dira, hurrenez hurren, 10:30etik aurrera. Jardunaldiak Mari Jose Olaziregi irakasleak antolatu ditu, Arabako Campuseko Kultur Hedakuntza sailaren babesarekin.

Argazkia:Zaldi Eroİ