« Back

Atxaga eta Uriberen poema bana argitaratu dituzte Europako poesia antologia batean

2008-04-30  ¦  .

Kevin Prufer eta Wayne Millar kritikari estatubatuarrek zuzendu dute New European poets

Bernardo Atxagaren Trikuarena eta Kirmen Uriberen Bisita gaur egungo Europako poesiari buruzko antologia batean jaso dituzte. Liburuaren izenburua New European poets da eta Kevin Prufer eta Wayne Millar kritikari estatubatuarrek zuzendu dute. Liburuak XX. mendeko azken hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran argitaraturiko Europa osoko 270 idazleren poemak biltzen ditu, ingelesera itzulita.