« Back
Ander Iturriotz Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izendatu dute
2010-03-07 ¦ .
Suarez, Txarterina, Apaolaza, Valois, Jimenez Maia eta Frierak osatuko dute Zuzendaritza Batzordea
Ander Iturriotz (Ordizia, Gipuzkoa, 1961) izendatu dute EIE-Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari. Berarekin batera beste sei idazlek osatuko dute EIEren Zuzendaritza Batzordea: Castillo Suarez, Aitor Txarterina, Juan Mari Apaolaza, Carmen Valois, Josu Jimenez Maia eta Iñaki Frierak; aurreneko biak Zuzendaritza Batzordeko kide ziren lehendik, besteak atzo aukeratu zituzten kargurako.
Ander Iturriotz Lauzirika soziologian doktorea eta EHUko irakaslea da. Bost liburu idatzi ditu: Burundak (ele laburrak), Goierri I. Berrogeita hiru heiagora eta Goierri II. Odolezko oskaisto denero, narratibaren arloan, Haranburu argitaletxeak 1980ko hamarkadan argitaratuak hirurak; Mugaren ariketa (Elkar), poesiarenean; eta Boterea gizarte homerikoan (Utriusque Vasconiae, 2002) saiakera. Hedabide askotan kolaboratu du, artikuluak idazten eta iritzia ematen.
