« Back

Iratxe Esnaolak jaso du Agustin Zubikarai saria

2010-03-07  ¦  .

Galerna izeneko nobela laburra udaberrian argitaratuko dio Elkarrek

Iratxe Esnaolak (Donostia, 1983) irabazi du nobela laburren Agustin Zubikarai saria, Galerna izeneko lanarekin. Aipatu lana udaberrian argitaratuko du Elkarrek. Horrez gain, 5.400 euro jasoko ditu Esnaolak saritzat. Miren Agur Meabe, Ana Urkiza eta Xabier Mendigurenek osatu dute epaimahaia.

EHUn kazetaritzan eta Granadako (Andaluzia, Espainia) unibertsitatean Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziatua da Iratxe Esnaola. Gaur egun unibertsitateko irakaslea da Santiagon (Txile).