« Back

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbo hiru hizkuntzatara itzuli dute

2010-03-07  ¦  .

Ana Arregik itzuli du lana gaztelerara, Pau Joan Hernàndezek katalanera, eta Isaac Xubínek galizierara

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelaren gaztelaniazko, katalanezko eta galizierazko itzulpenak kalean dira dagoeneko, Seix Barral, Edicions 62 eta Xerais argitaletxeen eskutik hurrenez hurren. Ana Arregik itzuli du lana gaztelerara, Pau Joan Hernàndezek katalanera, eta Isaac Xubínek galizierara. Bilbao-New York-Bilbao nobela 2008ko neguan argitaratu zuen Elkar argitaletxeak, eta lan horrekin Espainiako Narratiba Saria irabazi zuen iaz Uribek.