« Back

Mattin Irigoienek eta Xabier Artolak jaso dituzte Donostia Hiria sariak

2010-03-12  ¦  .

Euskarazko antzerkiaren arloan izan da saritua lehena, euskarazko ipuinarenean bigarrena

Mattin Irigoienek eta Xabier Artolak jaso dituzte Donostia Hiria sariak, euskarazko antzerkiaren arloan eta euskarazko ipuinaren arloan hurrenez hurren. Irigoien Jendeen jende lanagatik izan da saritua; Deception island lanarekin gailendu da Artola. Bi kategorietako epaimahaia ondokoek osatu dute:

Euskarazko antzerkia: Aurelia Arkotxa, Imanol Elias, Daniel Landart, Ana Toledo eta Patri Urkizu.

Euskarazko ipuina: Iñaki Aldekoa, Miren Azkarate, Jon Kortazar, Enkarni Genua eta Mari Jose Olaziregi.

Bestetik, gaztelerazko antzerkiaren eta gaztelerazko ipuinaren arloan, Rafael Herrero eta Marco Antonio de la Parra saritu dituzte.