« Back

Bernardo Atxagaren Bi anai zinemara egokitu dute

2010-07-19  ¦  .

Imanol Rayo da filmaren zuzendaria

Bernardo Atxagaren beste nobela bat zinema aretoetara eramango dute aurki: Bi anai (1985, Erein). Imanol Rayo (Arbizu, 1984) da filmaren zuzendaria, baita gidoilaria ere. Urtea amaitzerako filma muntatuta izan nahi dute. Estreinatu, hurrengo urtean; euskaraz estreinatuko dute, gaztelaniazko azpi-idatziekin.

Orain arte Atxagaren bi nobela eraman dituzte zinemara: Obabakoak-Montxo Armendarizek, Obaba izenarekin- eta Zeru horiek -Aizpea Goenagak-.