« Back
Bertold Brechten Die Gewehre der Frau Carrar antzezlanaren euskarazko itzulpena sarean jarri du Susak
2010-07-19 ¦ .
Jean Louis Lafitteren laguntzaz Daniel Landartek euskaratu zuen lana 1968an
Margerete Steffin-en laguntzaz Bertold Brechtek 1937ko udaberrian idatzitako antzezlana da Die Gewehre der Frau Carrar (Carrar anderearen armak), hasiera batean Jeneralak Bilbo jazartzen izenburua izatekoa zena. Jean Louis Lafitteren laguntzaz Daniel Landartek euskaratu zuen 1968ko abenduan Amaren armak izenburuarekin eta Egan aldizkarian argitaratu zen 1984an. Aipatu itzulpena sarean jarri du Susak, bere web orrian.
