« Back

Seve Callejaren lan bat euskaraz eta gazteleraz argitaratu du Alberdaniak

2010-07-19  ¦  .

Aquiles y la tortuga / Akiles eta dordoka helduei zuzendurik dago

Alberdania argitaletxeak Seve Callejaren azken lana euskaraz eta gazteleraz argitaratu du. Aquiles y la tortuga / Akiles eta dordoka (Juan Luis Zabalak itzulia) helduei zuzendurik dago. Elezahar batek dioenez, Paris troiarrak jaurtitako gezi batek hil zuen Akiles. Beste batek, berriz, dio zauritu bai baina hil ez, eta Akilesen amak berak salbatu zuela eta uharte bakarti batera eraman zuela… Egoera hori bera hartzen du autoreak bere kontakizunaren ernamuintzat. Uharte zuri horretan ezagutzen du Akiles heroi klasikoak dortoka bat, Eleako Zenonen aporiakoa bera. Gogoratuko da irakurlea: Sekula ez du Akiles oin arinak dortoka mantsoa harrapatuko, dortoka lehenago ateratzen bada. Paradoxa eta fantasia, binomio fantastiko hori martxan jarrita, adiskidetasunaren gorazarreko kontakizuna idatzi du Callejak.