« Back

Patri Urkizuk Anton Abbadiari buruz idatziriko biografiaren frantseseko itzulpena aurkeztuko dute martxoaren 3an, Hendaian

2012-02-24  ¦  .

Edurne Alegriak itzuli du lana euskaratik frantsesera

Patri Urkizuk idatziriko Anton Abbadia 1810-1897 (2002) biografia euskaratik frantsesera itzuli du Edurne Alegriak. Itzulpena Biarritzeko Atlantica argitaletxeak kaleratu du eta haren berri emango dute martxoaren 3an, Hendaiako Abbadia jauregian,17:30etik aurrera. Hendaiako Herriko Etxeak antolatu du ekitaldia, Euskararen Hilabetearen ekimenen barruan.