« Back

Soinujolearen semea antzerki obra estreinatuko dute urriaren 18an, Bilbon

2012-07-04  ¦  .

Tanttakak eta Arriaga, Viktoria Eugenia eta Principal antzokiek ekoitzi dute Atxagaren nobelaren egokitzapena

Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriaren (Pamiela, 2003) antzerkirako egokitzapenak urriaren 18, 19an, 20 eta 21ean izango du estreinaldia, Bilboko Arriaga antzokian, Fernando Bernuesek zuzenduta eta aktore ezagunen parte hartzearekin: Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Patxo Telleria, Mikel Losada, Asier Hernandez, Mireia Gabilondo… Bilboko Arriaga, Donostiako Viktoria Eugenia eta Gasteizko Principal antzokiek ekoitzi dute antzerki obra, Tanttaka Teatroa konpainiarekin batera, eta Patxo Telleria arduratu da nobelaren argumentua antzerkirako egokitzeaz. Obraren euskarazko emanaldi bat eta gaztelaniazko lau egingo dituzte estreinaldien egunetan.