« Back

Literatura itzultzeko diru-laguntza jasotzeko deialdia egin du Etxepare Institutuak

2012-07-04  ¦  .

Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea da helburua

Etxepare Instituruak literatura itzultzeko diru-laguntza jasotzeko deialdia zabaldu du. Ebazpenaren xedea da ondorengo itzulpen-jarduerak diruz laguntzeko prozedura finkatzea:

  • Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
  • Egoitza euskararen eremu geografikotik kanpo duten aldizkarietan 2012an argitara emateko euskal idazleen testu literario laburrak (poemak, ipuin edo antzerki laburrak…) edozein hizkuntzatara itzultzea.

Zenbatekoak

Gehienezko diru-zuzkidura berrogeita lau mila (44.000) eurokoa izango da eta honela banatuko da bi modalitatetan:

a) Obra literarioak itzultzeko berrogeita bat mila eta bostehun (41.500) euro izango dira.

b) Testu literario laburrak itzultzeko bi mila eta bostehun (2.500) euro izango dira.

Lehen epean modalitate bakoitzeko % 60 eta bigarren epean modalitate bakoitzeko % 40.

Ordainduko diren zenbatekoak

a) Testuaren zailtasun maila oinarrizkotzat jotzen denean 0,011 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.

b) Testua poesia denean edo hizkuntzaren aparteko zailtasuna legokeenean, 0,012 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta. Itzulpenak jatorrizko hizkuntzatik egitea lehenetsiko da.

Onuradun izateko baldintzak

a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea.

b) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren baitan jarduerarekin zerikusi zuzena duen epigrafean.

Eskabidea

Proiektuko eskabide bana aurkeztuko da eta, eranskinetan zehazten den aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, honakoak aurkeztu beharko dira:

a) Itzuli nahi den liburu edo testua Word formatuko euskarri informatikoan.

b) Itzulitako lagina: 45.000 karakterekoa, zuriunerik gabe, paperean eta Word euskarri informatikoan. Testu laburren kasuan testu osoa aurkeztu beharko da itzulita.

c) Itzultzailearen curriculuma eta argitaletxearen azken katalogoa.

d) Liburua itzultzeko eta argitaratzeko egile-eskubideen baimena edo ziurtagiria.

e) Itzulpena egiteko kontratua, bi aldeek sinatuta.

f) Jatorrizko lana gaztelaniazkoa bada, egilearen errolda-agiria edo jaiotza ziurtagiria.

Eskabidea aurkezteko lekua

Etxepare Euskal Institutua. Prim kalea 7. 20006 Donostia.

Eskabideak aurkezteko epeak

a) Lehen epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

b) Bigarren epea urriaren 1etik 31ra bitartekoa izango da. Lehen epean eskabidea aurkeztu eta diru-laguntzarik lortu ez duenak bigarren epean ere aurkeztu ahal izango du berriz eskabidea.

Eskaerak aztertzeko irizpideak

Balorazio Batzordeak honakoak hartuko ditu kontuan balorazioa egiterakoan:

a) Jatorrizko itzulgaiaren literatura-arloko interesa: puntuazioaren % 30 arte.

b) Itzulpen-laginaren kalitatea: % 25 arte.

c) Itzultzailearen ibilbide profesionala: % 20 arte.

d) Liburua argitaratuko duen argitaletxearen ibilbide profesionala, katalogoa eta nazioartean lan egiteko irizpideak, plana, proiektua...: % 20 arte.

e) Kontratuan proposatzen diren argitalpenaren ezaugarriak: argitara emango den ale kopurua, tamaina, formatua eta bestelakoak: % 5 arte.

Balorazioan lor daitezkeen puntuen % 50 lortzen ez duten proiektuak ez dira diru laguntza esleitzeko zerrendan sartuko.

Ordainketa

% 50 esleipen-ebazpena argitara eman eta gehienez hilabeteko epean.

% 50 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta gehienez hilabeteko epean.

Justifikazioa

a) Itzulitako lanaren argitalpenaren 3 ale, paperean bada, kopia bat euskarri informatikoan edo edizio digitalerako sarbidea.

b) Itzultzailearen lana ordaindu dela egiaztatzen duen bankuko ordainagiria, eskatzailea argitaletxea bada.

c) Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako jasotako bestelako diru-laguntzen zerrenda.