« Itzuli albistegira

Edinburgoko Liburu Azokan izango da Bernardo Atxaga

2012-08-01  ¦  .

Abuztuaren 19an hitzaldi bat eskainiko du idazleak

Nazioarteko Literatura Jaialdirik handiena da urtero Edinburghen (Eskozia) antolatzen duten Edinburgh International Book Festival delakoa. Aurtengo jaialdia abuztuaren 11tik 27ra bitartean izango da. Mundu osoko 800 idazle izango dira Edinburghen eta 750 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira aste horretan zehar. Bertan izango da Bernardo Atxaga euskal idazlea ere. Abuztuaren 19an, arratsaldeko 6:45ean, Zazoi etxe Frantzian bere azken nobela ardatz duen “Desire and Corruption: The Colonial Story” hitzaldia esakainiko du Peppers antzokian. Hain zuzen, nobela horren ingelesezko itzulpena, Seven Houses in France, duela hilabete batzuk atera zen kalera. Saiora joateko sarrerak salgai daude jaialdiaren web orrian.

Poeta, eleberrigile, zientzilari, filosofo, kirolari, irudigile, musikari, ekonomilari, Nobel saridun, historialari, ekologista... denetarik bilduko da Eskoziako jaialdi erraldoi honetan, betiere helburu bakarrarekin: irakurleak eta idazleak elkarren aurrean jarri eta guztien arteko eztabaida, ideia-trukea eta hausnarketa sortzeko.