« Back

IBBYren Nazioarteko Kongresuan parte hartuko du Galtzagorri elkarteak

2012-08-02  ¦  .

Abuztuaren 23tik 26ra Londresen izango da bilera

Abuztuaren 23tik 26ra Londresen burutuko den IBBYren Nazioarteko Kongresuan parte hartuko du Galtzagorri elkarteak. Bestetik, Patxi Zubizarretak, Jokin Mitxelenak, Gema Arrugaetak, Joserra Senperenak, Maddi Oihenartek eta Idoia Noblek “Paperean hegan / Flying Over Paper” ikuskizuna eskainiko dute. Etxepare Euskal Institutuaren babesa izan du Galtzagorrik proiektu hau aurrera eramateko.

Aurten kongresuaren leloa “Crossing Boundaries: Translations and Migrations” (Mugak zeharkatuz: Itzulpenak eta migrazioak) izango da. Parte hartzaileek haur eta gazteentzako liburu eta istorioek nola mugak gainditu eta herrialde zein kulturen artean mugi daitezkeen aztertuko dute. Kongresuak globalizazioa, bilingualismoa, kultur trukea eta itzulpena bezalako gaiak jorratuko ditu.