« Itzuli albistegira

Karmele Jaioren Amaren eskuak nobela zinemara egokitu dute

2012-10-24  ¦  .

Urte amaierarako guztiz amaituta egongo da eta 2013an estreinatuko dute

Karmele Jaioren Amaren eskuak nobela zinemara egokitu du Mireia Gabilondo antzerkigile eta zinemagileak. Grabazioa abuztuan amaitu zuten eta data zehaztu gabe badago ere, pelikularen estreinaldia 2013an egingo dute. Pelikula euskaraz grabatu dute. Nobelak bezala, filmak ere, protagonistaren sentipenak ditu oinarri. Amaren eskuak bizitzako konpondu gabeko kontuez mintzo da, lanez lepo dabilen eta lana familiarekin uztartzen saiatzen den 37 urteko kazetariaren istorioa kontatzen du. Haren amaren gaixotasunak apurtuko du kazetariaren bizitzako errutina eta kolokan jarriko du bere bizimodua. Ainara Gurrutxaga aktoreak gorpuztuko du Nerea filmeko eta nobelako pertsonaia nagusia. Aldean izango ditu, halaber, Loli Astoreka eta Luisa Mayor, izekoaren eta amaren roletan, hurrenez hurren. Marc Schardan aktore ingelesa Lewis, kazetariaren senarra, izango da. Besteak beste, Naiara Arnedok, Maialen Vegak, Laia Bernuesek, Amaia Mitxelenak, I˝aki Fontek, Vicky Pe˝ak eta Aitor Beltranek osatuko dute banaketa. Istorioaren parterik handiena Gasteizen kokatuta badago ere, grabazioa Euskal Herriko zenbait tokitan egingo dute.

Eusko Jaurlaritzak, EITBk eta Baleuko ekoizpen-etxeak finantzatu dute proiektua.