« Itzuli albistegira

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao japonierara itzuli dute

2012-12-01  ¦  .

Nami Kanekok egin du itzulpena

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelaren japonierazko itzulpena argitaratu du Hakusui Sha argitaletxeak. Nami Kaneko itzultzaileak egin du itzulpena, euskaratik zuzenean. Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.

Bitartean heldu eskutik poesia liburua izan zen Uriberen aurkezpen lana eta Bilbao-New York-Bilbao lan berritzailearekin eleberrigintzara egin zuen salto. Azken horrekin Espainiako sari nazionala jaso zuen egileak. Aurki bere bigarren nobela izango da kalean, Mussche. Hain zuzen, egileak berak, Miren Gazta˝agak eta Ander Lipusek nobelaren zatiak irakurriko dituzte azaroaren 28an, 20:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.